Espazio honetan klase praktikoetan egiten dugun jardueren berri emango dut eta jarraian, horren hasnarketa eta gogoeta ikusgai izango da!
2014ko urriaren 29a
Web 2.0 eta beste kontzeptu batzuk
Gaur, lehenengo eguna izan da eta IKT-ekin jolasten hasteko jarudera ezberdinak egin ditugu. Hasteko, web 2.0 kontzeptua ezagutzen hasi gara. gaur egun guztion hitzetan dagoen kontzeptua da web 2.0 eta zer den argi geratzea oso garrantzitsua da. Jakin badakigu internet egunerokotasunean oso sartuta dagoela; baina, badakigu zer den web 2.0?
Web 2.0-an, edozein erabiltzaile informazioa sortzeko eta kompartitzeko aukera dauka. Lankidetzan eta komunikazioan oinarritzen den espazioa da eta horregatik, dinamikoa dela esan dezakegu. Lehen esan bezala, web 2.0 egunerokotasunean eragain handia du eta aldaketa honen adibide nagusiena sare sozialetan zentratzen da. Espazio hauetan edonork konpartitu dezake bere bizipenak, mugarik gabe. Gainera, web 2.0 hain dinamiko izatea informazioa edonondik edonora eta edonori bidaltzeko ahalmena dago.
Horretaz aparte, ordenagailuak barrutik nola dauden osatuta ikasi dugu. Nahiz eta egunero erabiltzen dugun gauza izan, askotan ez dakigu zeren aurrean dauden eta gaurko klasean horri buruz egon gara hizketan. Software eta hardware-ak desberdindu ditugu eta aplikazio ezberdinei buruzko aipamenak ere egin ditugu. Baina ez gara bakarrik teorian zentratu, baizik eta praktikan; hau da, nola erabil ditzakegun aplikazio hauek gure ordenagailuetan.
Bukatzeko, bloga-sortu dugu! Gaur egun internetek ematen dizkigun aukerak, gure eskolan sartzen ikasi behar dugu. Teknologia aurrera egiten ari da etengabe eta gure bizitzak pixkanaka-pixkanaka horren menpe geratzen ari da. Hezkuntza arloan ez gara atzean geratu behar eta horregatik irakasleek prestakuntza ona eduki behar dute.
Web 2.0-an, edozein erabiltzaile informazioa sortzeko eta kompartitzeko aukera dauka. Lankidetzan eta komunikazioan oinarritzen den espazioa da eta horregatik, dinamikoa dela esan dezakegu. Lehen esan bezala, web 2.0 egunerokotasunean eragain handia du eta aldaketa honen adibide nagusiena sare sozialetan zentratzen da. Espazio hauetan edonork konpartitu dezake bere bizipenak, mugarik gabe. Gainera, web 2.0 hain dinamiko izatea informazioa edonondik edonora eta edonori bidaltzeko ahalmena dago.
Horretaz aparte, ordenagailuak barrutik nola dauden osatuta ikasi dugu. Nahiz eta egunero erabiltzen dugun gauza izan, askotan ez dakigu zeren aurrean dauden eta gaurko klasean horri buruz egon gara hizketan. Software eta hardware-ak desberdindu ditugu eta aplikazio ezberdinei buruzko aipamenak ere egin ditugu. Baina ez gara bakarrik teorian zentratu, baizik eta praktikan; hau da, nola erabil ditzakegun aplikazio hauek gure ordenagailuetan.
Bukatzeko, bloga-sortu dugu! Gaur egun internetek ematen dizkigun aukerak, gure eskolan sartzen ikasi behar dugu. Teknologia aurrera egiten ari da etengabe eta gure bizitzak pixkanaka-pixkanaka horren menpe geratzen ari da. Hezkuntza arloan ez gara atzean geratu behar eta horregatik irakasleek prestakuntza ona eduki behar dute.
2014ko azaroaren 5a
Web 2.0 eta google-en aplikazio berriak
Gaur, web 2.0 dakarren eraginak komentatzen ibili gara; hau da, egunerokotasunean, gizarte maian eta hezkunzta arloan nola eragiten duen web 2.0 kontzeptuak.
Web 2.0 baino lehengo internet-a HTML sistemaren bidez funtzionatzen zuen. Gaurko web-a alegia (web 2.0), XML formatuan oinarritzen da. Azken honek, erraztasun handiagoak ematen dizkigu datuak esportatzeko. Gainera, argazkiak, bideoak eta beste hainbat gauza partekatzeko aukera dagu, gu geu, erabiltzaileok, arduradun izanda.
Web 2.0 gizarte arlora eramaten badugu, globalizazioaren arrazoietako bat dela esan genezake; izan ere, komunikatzeko tresna erraza bihurtu da eta informazioa eman eta jasotzeko bide oso baliagarria da. Gainera, etengabe konektatuta egoteko aukera dugu, tablet, smartphone ... eta horrelako gailuak baditugu, bere tamaina eskasak edonora eramateko aukera ematen baitigu.
Azkenik, hezkuntza arloan duen eraginari erreparatzen badiogu, eskoletan jada txertatuta dagoela ikus dezakegu. Teknologia gure bizitzan ezinbestekoa bihurtu den ehinean, eskoletan ondo erabiltzeko gaitasuna irakatsi behar digute, gure gizarteak eskatzen digun etapa berriari aurre egiteko.
Horregatik guztiagatik, teknologiak gure bizitza eraldatu duela esan dezakegu eta ondorioz, gure komunikatzeko era ere aldatu egin da.
Web 2.0ren eraginak alde batera utzita, blog-a garatzen jarraitu dugu. Sarrerak nola egiten eta argazki, bideo zein link-ak nola txertatu ikasi dugu gaurkoan.
Horrez gain, taldeak sortu ditugu aurrerago egingo dugun proiektuan lan egiteko. Horretarako, rolen banaketaren eta lankidetzaren garrantzia aztertu eta hausnarketa egin dugu guztion artean, guztiok guztiongandik ikas ditzagun.
Klasearekin amaitzeko, google-eko aplikazio berri bat ezagutu dugu: Sites. Taldearen leku birtuala izango da hau eta proiektua sarean bertan egiteko aukera emango digu. Beraz bukatzeko, talde bakoitzak bere "sites" delakoa sortu du.
2014ko azaroaren 19a
Identitate
digitala eta blogen erabilera didaktikoa
Gaurko egunean
identitate digitalari buruzko gaiari buruz hitz egiten ibili gara. Hasteko,
gaitasun digitalak identifikatu ditugu eta Internet nola erabiltzen dugun eta
bertara zenbat sarrera ditugun bertara aztertu ditugu. Horri buruzko hainbat
galdera erantzun eta gero, identitate digitalaren inguruko bideoak ikusi
ditugu, bere esanahia argi gera dadin. Taldeetan bideoak ikusi ondoren, horiei
buruz hausnarketa egin dugu.
Gero, identitate
digitala alde batera utzita, Blog-ari buruzko gauza gehiago ikasi ditugu. Lehenengo
ta behin, vimeotik bideoak nola sartu deskubritu dugu, HTML formatua erabiliz.
Gero, “Feed” izeneko gadget-a zer den ikasi dugu eta, horren froga egiteko
Hezkuntza Saileko berrien zerrenda txertatu dugu gure blog-ean. Bitxikeria
berriekin bukatzeko, “Creative Commons” delako gadget-a txertatu dugu gure
blog-ean pribatutasuna mantentzeko.
Gaurko egunari
amaiera emateko, blog-ak dituen erabilera didaktiko ezberdinak aztertu ditugu
taldeka eta gainera, horren aurkezpen txiki bat egin genuen. Blog-en
ezaugarrien artean, motak, onurak eta erabileraren arrazoiak azaldu genituen.
Beraz, gaurko eguna
oso neketsua izan dela ziurtatu daiteke!
2014ko azaroaren 26a
IKTak
haur hezkuntzan txertatzen
Gaurkoan, IKTak
hezkuntzan nola txertatu behar diren eta hauek daukaten garrantziaz hitz egin
dugu. IKTak gaur egungo komunikatzeko tresna erabilgarrienak dira eta eskolan
erabiltzen jakitea oso beharrezkoa suertatzen ari da, baliabide zein gaitasun
moduan. Gainera, eragin ezberdinak dituzte IKTak eskoletan, hala nola: rolak
aldatzea. Lehen ez bezala, orain irakaslea ez da jakintzaren igorle, izan ere,
informazioa beste bide batzuetatik jasotzen dute. Horregatik, irakaslea
informazio horren moderatzailea bihurtu da eta ez iturria. Horretaz gai, aipatu
beharra dago ikasleek jasotzen duten ezagutza hori eraiki ahal izateko guztiok
parte hartu behar dugula.
IKT-en bidez
ikasleek hezteko aukera berri bat dute. Horregatik, IKT-ak curriculumeko
zeharkako elementu edo gaitasuna bihurtu dira, beste arloak hauen bidez landuz.
Argi izan behar dugu metodo hau ez dela ikasketa prozesuaren oinarria, baizik
eta horren laguntza. Beraz, IKTak metodologiaren laguntza da eta ez
berrikuntza.
Honen guztiaren hausnarketa
egin eta gero, talde proiektua aurrera eraman ahal izateko, gaitasun digitalari
buruzko ezaugarri ezberdinak azaldu digute bide bat oinarri izanda. Eta
horrela, dimentsio ezberdinak ezagutzeko aukerak izan ditugu.
Gaurko egunari
amaiera emateko, Sites-en sortutako talde orriaren bidez proiektuari hasiera
eman diogu. Drive-n sortutako dokumentuak bertan txertatu ditugu. Horretaz
aparte, delicious kontua sortu berri dugu, interesgarriak diren link-en
zerrenda irakurterraza izateko.
2014ko abenduaren 3a
IKTak
haur hezkuntzan: proiektuaren garapena
Azken aurreko asteazken
honetan, lanari amaiera ematen saiatu gara. Hasteko, aurreko egunetan zehar
egindako informazio bilketan aurkitutakoari buruz hitz egin dugu, interesgarria
eta baliagarria den informazioa aukeratuz. Gero, informazio hori gela aurrean
aurkeztu behar izan dugu eta, irakasleak zoriz hautatutako taldekidea atera da
aukeratutako informazio horren azalpena ematera. Gaurkoan ni izan naiz!
Aurkezpen txikia
eta gero, taldeka batu gara eta proiektuan lanean jarraitu dugu. Sites-en
hirugarren ematekoa amaitu behar genuen eta bukatu ahal izateko, egoera
berdefinitu behar izan dugu. Gero, taldekideak binaka bananduz, emateko honen
atal ezberdinak egin ditugu (informazio ezberdinak sites-en erantsiz).
Egoeraren
azterketa, helburua, nola landu, zein baliabide erabili eta nola izango da gure
proiektua zehaztu dugu gaurkoan eta, informazio guzti hau taldearen sites
orrialdean erantsi dugu, guztion artean partekatu eta gero. Horrela, proiektua
aurkezteko orduan askoz errazagoa izango zaigu.
Bukatzeko,
Aurkezpenaren diseinua egiten hasi gara, bakoitzak egindako zatiari buruzko
garrantzitsuena ateraz. Gainera, blog-a sortu dute gutako batzuek gure
aurkezpenean erakutsi ahal izateko; izan ere, hori proiektuaren zatirik
garrantzitsuena da.
Gaurkoa ere lan
eraginkorra izan da, erabaki askorekin.
2014ko abenduaren 10a
Proiektuaren
diseinu finala
Azken egun honetan
lan eta lan ibili gara. Lanaren azken diseinua eta aurkezpena prest egon behar
ziren gaurko eta horrek, urduritasuna eragin du taldean. Lehenengo eta behin
pasa den astean egindakoa birpasatu dugu eta aurkezpena prestatzen hasi gara.
Gaurkoan ez geneukan denbora asko beraz, binaka banatu gara berriro eta binaka
egin ditugu gure aurkezpenean azalduko genituen diapositibak.
“Powtoon” delako
metodoa erabili dugu gure aurkezpena osatzeko, izan ere, diapositibak egiteko
aplikazio honek hainbat animazio ezberdin eta bitxiak eskaintzen ditu. Gainera,
originaltasuna bilatzen dugunez gure aurkezpenean, erreminta ona dela iruditu
zaigu. Behin bakoitzak aipatu beharrekoa idatzi duenean, talde guztia elkartu gara
aurkezpenari forma egokia emateko, guztion adostasuna bilatuz.
Diseinu finala behin
edukita eta nola aurkeztu diseinu hori jakinda, bakarrik gela aurrean aurkeztea
geratzen zaigu. Horrela, bai ikaskidean nola irakaslea gure proiektuaren berri
izango dute.
Azkenean, bigarren
taldea bezala, gure aurkezpena egin dugu. Ongia atera dela esan dezaket eta
talde lanarekin oso gustura egon naiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina