GOAZEN FORMAK IKASTERA
Haurrentzak forma geometrikoak garrantzia dute? Betiko galdera da hori eta, erantzuna baiezkoa da.
Forma geometrikoak haurrak txikitatik ikasten dituzten arloetan sartzen dira. Baina, forma hauen izena ingelesez ikastea gaztelerazko eta erdarazko hitzekin batera zaila suerta lekieke haurrei.
Badakigunez, forma geometrikoen izena, forma berararen aldeak kontuan edukiz aldatzen dela. Munduan dauden gauza guztiak formak dituzte edo formetan bana daitezke. Horregatik, oso erraza da haurrei forma geometrikoak erakustea. Parkean egonda, kaletik paseatzen ... edonon ikus dezakegu forma geometrikoak. Beraz, horietaz inguratuta egoteak lagunduko dio haurrari formak hobeto ikasten.
Baina nola landu dezakegu gelan forma geometrikoen arloa? Hasieran, ikasteko hoberena izango litzateke bideoren bat ikustea eta irudiak izenekin lotzea. Gero, ikasi dituzten formekin jolastea izan litzateke hoberena, hala nola: artelanak egitea, marraztea egunean ikasitako forma berria, ikasitako formekin zein irudi lotu daitezke ...
Baina, hasteko, lehen esan bezala, bideo bat uzten dizuet haien ikasketa errazagoa egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina