2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

ZENBA, ZENBATZEN ...

Behin haurrak koloreak ezberdintzen jakin eta hizkiak esaten kapaz izan, poliki.-poliki zenbakiak irakasten saiatuko gara. Horretarako jolas eta ekintza ezberdinak daude zenbakiak ikasten lagunduko digutenak. Gainera, abestiak daude zenbakiak birpasatzeko oso lagungarriak direnak. 

Astean behin, ekintza ezberdinak prestatuko dira haurrei ingelesa irakatsi ahal izateko era dibertigarri batean; izan ere, jolasten eta ongi pasatzen da haurrak gehien ikasten duten modua.

Oraingoan, zenbakiak ikasi behar ditugu. Horretarako ekintza, abesti edo bideo ezberdinak erabili ahalko dira. Horrek guztiak hobeto gogoratzen lagunduko die eta ez buruz ikasten, azken finean horrek ez du ezertarako balio eta. Poliki-poliki ikasiko dituzte zenbakiak eta, ez da batere gomendagarria guztiak batera ikastea bestela, ikaskuntza prozesua motelduko du.

Hainbat jolas egin daitezke zenbakienkin, hala nola bakoitzak zenbaki bat izatea 1etik 5era eta errepikatzen joatea haien izenak ikasteko; edota, 5 gauza mahai gainean jartzea eta haurrek zenbatzen jakitea. Gero, behin zenbaki horiek jakinda, gehiago ikasteko eskainiko zaie.

Hauek dira 1etik 10era-ko zenbakiak ingelesez:

  • 1, one
  • 2, two
  • 3, three
  • 4, four
  • 5, five
  • 6, six
  • 7, seven
  • 8, eight
  • 9, nine
  • 10, ten

Eta horrelako bideo sinple batekin haurrak ikasi ahal izango dituzte 1etik 10era-ko zenbakiak. Gainer, haientzat bitxia eta dibertigarria izango da. Gainera, bideo honetan bezala, irudi, gauza, animalia edo pertsonaren bat sartzen badugu, haiek barneratzeko errazagoa suertatuko zaie.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina