A, B, C, D ...
Gaurkoan, hizkiak ikastea tokatzen zaigu. Eta nola egin edo zer metodo erabili haurrek hizkiak ingelesez ikas dezaten?
Askotan esa den bezala, haurrak txikiak direnean askoz errazago ikastendute jolasten, abesten, dantzatzen, irudiekin ... Eta horregatik, hizkiak ikasteko ere horrelako metodo bat erabiltzea aproposena da, abestea hain zuzen ere.
Ingelesez badago abesti bat, oso sinple eta errepikakorra dena, alfabetoko hizki guztiak biltzen dituena. Bertan, hizkien forma bera erabiliz, ingelesez nola esaten diren ikasteko aukera izango dute. Eta, gainera, ez kasualitatez, bideoan agertzen diren hizkiak maiuskulaz daude, haientzat indentifikatzeko askoz errazagoa baita. Aipatzekoa da ere, nahiz eta hau abesti hau betikoa izan, zertxobait modernizatu da eta erritmo ezberdinekin abesteko aukera ematen du.
Horra hor abestia!
Horra hor abestia!
Horretaz gain, esan beharra dago abestitxo honek hainbat jolas ezberdin egiteko aukera ematen duela. Guztion artean kantatzeaz aparte, irudiekin edo formekin jolasteko aukera ematen duela. Horrela, irudi edo forma ezberdinak planteatuz, haurrak, letrekin lotzeko kapaz diren edo ez ikus daiteke. Beraz, hizkiak ikasteaz aparte, haien irudimena lantzen jarraitu ahal izango dute; hizkiak ere, oso dibertigarriak dira eta!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina