ELKARREKIN KOLOREAK IKASTEN
Gaurkoan, koloreak ikasiko ditugu, izenak irudiekin lotzen saiatuz.
Haurrak urte bat daukatenean koloreak ezberdintzen hasten dira. Baina, nahiz eta guztiak desberdintzeko kapaz izan, ezin dituzte kolore guztiak batera ikasi. Poliki-poliki ikasiko dituzte, behin bat barneratzen dutenean beste bat emango edo aurkeztuko zaie ikasteko. Guztiak batera erakusten badiegu, barneratzeko arazo gehiago edukiko dituzte.
Haurrak koloreak ikasten ari diren bitartean oso aproposa da kolorekin jolasten egotea eta haiekin esperimentu ezberdinak egitea. Gainera, kontuan hartu behar dugu haurrak koloreak fitxen edo irudien bidez ikasten baditu, horietan agertzen diren irudiak ezagunak egin behar zaizkiola haurrari. Horrela, haurra kolorea identifikatzeko erraztasun gehiago edukiko du.
Guzti hau kontuan izanda, gauza gehiago egin daitezkela koloreak ikasteko esan beharra daukat, hala nola: jolasak prestatu, irudien bidez ikasi, marrazkiak egin ikasitako kolorearekin ... guztiak haurren jakinmina sustatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina