HELLO, ONGI ETORRI!
Ikus dezakezuenez, hau ingelesa ikasteko blog-a izango da. Gauza sinpleenak nola irakatsi eta zein baliabide erabili izango dituzue eskura.
Atzerriko hizkuntza honetan barneratzeko lehenengo pasua haurrak "hello" esaten jakitea da. Erraza diruedien arren, batzuentzat zaila surta daiteke. Horregatik, denak ongi ikasteko hoberena da abesti batez, guztion artean, kaixo esatea.
Abesti honetan, kaixo (hello) esan eta gero, ondo nagoela (I´m fine) eta zu ondo egotea espero dut (I hope that you´re too) esaten digu. Haurrentzat sinplea da eta esaten denarekin erraz geratzen direla ziurta daiteke. Gainera, bi aldiz errepikatzn denez askoz hobeto geratzen zaie abestia.
Espero dut abestitxo hau geletan ondo aplikatzea eta lagungarria izatea hurren lehenengo egunetan edo klasera sartzeko unean arreta mantentzeko.
NIRE IZENA ...... DA / MY NAME IS ......
Haur hezkuntzan, betez ere hasierako urteetan, haurrak ezagutzen hasten dira eta horregatik bere burua aurkezten jakin behar dute. Atzerriko hizkuntzan, ingelesean, esaldi oso errepikakor bat dugu gure burua aurkezteko:
MY NAME IS ....
Oso esaldi erraza, sinplea eta egunero entzun dezakeguna da. Gainera, esaldi honek lagunduko die haurrei besteen izenak ikasten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina